Skip to main content

2004an jaiotakoen txanda, Amurrioko kintoetan

Sakonean

Amurrioko gazteek kintoak ospatu dituzte asteburuan. Aurreko urtean, pandemiaren egoera zela eta, ospakizuna ekainera arte atzeratu behar izan zuten. Aurten, ordea, urteroko data berreskuratu ahal izan dute, hots, Agate Deunaren egunaren bueltan, eta jai giroa izan da nagusi 2004an jaiotakoen artean.