Skip to main content

50. Gazta Txapelketa Eneko Goiburu segurarrak irabazi du

Sakonean

Ordizian 50. Gazta Txapelketa ospatu dute eta Segurako Ondarre baserriak bosgarren aldiz irabazi du gazta onenaren txapela. Beraz, Goierrin gelditu da beste urte batez garaikurra. Gazta erdia erosteko eskaintza, ordea, ez zen azken urteetakoa izan, eta, azkenean, enkantean Super Amarari saldu zitzaion 3.550 euroren truke, azken 20 urteetako kopururik txikiena.