Abian da Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorraren azoka Biarritzen
Sakonean
2024, aza. 08 - 18:11
2006an Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Lurrama sortu zuenetik, laborantza herrikoiaren trukaketa eta elkarretaratze gunea bilakatu da. Urtero tematika jakin bat garatzen da. Aurten elikadura aukeratu dute. Elikaduraren erronken aurrean hautatu beharreko laborantza modeloaz hausnartu nahi dute. Gaur hasi eta igandera bitarte Biarritzeko Irati Erakustazokan nekazari eta abeltzainen salmenta postuak izango dira, baita zenbait mintzaldi ere. Laborantzaz ikasi, bertakoa sustatu eta Lurramaz gozatzeko aukera paregabea.