Ander Iriarte: "Gizarteak torturatuei zor die sinisten zaituztegu bat"
Sakonean
Ander Iriarte 'Karpeta urdinak' dokumentalaren zuzendariarekin hitz egin dugu. 2016an, Eusko Jaurlaritzak egindako informe batek asaldatuta erabaki zuen torturari buruzko dokumentala egitea, txosten horrek biltzen zuena gizarteratzeko asmoz.
Iriartek nabarmendu du oraindik ez dela torturatuen mina errekonozitu, eta adierazi du gizarteak zor diela biktima horiei "sinisten zaituztegu" esatea. Errealitate hori gizarteratzea ezinbestekotzat jo du "berriro gerta ez dadin", eta horretarako, dokumentala Youtuben jarriko du ikusgai otsailaren 13tik aurrera: "Dokumentala herriak atera du aurrera, herriarena da, eta herriari itzuli nahi diogu".
Hori baino lehen, baina, dokumentala Hamaika Telebistan emitituko dugu, asteazkenean, 22:00etan, eta www.hamaika.eus/zuzenean webgunean edo aplikazioaren bidez ere ikusi ahal izango da.