Arabako erresidentzia pribatuetako langileen borroka
Sakonean
2023, aza. 27 - 12:11
Arabako erresidentzia pribatuetako langileek lau urte baino gehiago daramatzate borrokan hitzarmen probintzial bat aldarrikatuz. Langileen lan baldintza prekarioak atzera utzi eta erabiltzaileen bizi baldintzak hobetzeko oinarria izango zela baieztatzen dute. Beraiek egindakoak zaintza lanak dira, adinduentzat bizitza duin bat eskaintzen saiatzen dira. Horregatik beragatik, zaintza lanen garrantzia erdigunean jartzeko, Arabako erresidentzietako langileek greba feministarekin bat egin dute eta ostegunean kaleak hartzeko deia zabaldu dute.