Aroa, Burlatako Asanblada: “Borroka garaian horrelako espazio bat behar dugu gazteok”
Sakonean
2025, urt. 16 - 13:01
Burlatako Gaztetxea arrisku larrian dago Nogalera 2025 udal proiektuaren ondorioz. Proiektua iragarri zenetik, Gaztetxeko asanblada konponbideak bilatzen saiatu da, baina udal gobernuak, EH Bilduk, Zurekin Aldatuz taldeak eta Geroa Baik osatutakoak, proposamen guztiak baztertu ditu. Honen ondorioz, urtarrilak 17 eta 18an elkartasun jaialdia antolatu dute Burlatan ekitaldi eta kontzertu ezberdinekin.