Skip to main content

Bitartekaritza zerbitzua emango du Oiartzungo Udalak, herritarren ongizatea helburu

Sakonean

Udane Arbeo

2025, mar. 28 - 14:03
Bitartekaritza zerbitzu berria jarri du martxan Oiartzungo Udalak, bizilagunen artean egon daitezkeen tirabiretan edo liskarretan zubi lanak egin eta adostasunetara iristea laguntzeko. Gatazkak korapilatu aurretik soluziobideak bilatzen saiatzeko zerbitzua da. Xehetasunak azaltzeko Olaia Lasa ongizate zinegotziarekin eta Xanet Lizeaga bitartekari lanetan dabilen udaltzainarekin bildu gara.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista