Skip to main content

Ekainberriko bisitari-kopuruak % 5 egin du gora 2022tik

Sakonean

2023an, 26.000 bisitari izan dira Ekainberrin, Ekain haitzuloaren erreplikan. Jakina da Ekain kobak duen balioa eta haitzuloa bisitarientzako itxita dagoen arren, pinturak egoera ezin hobean daude oraindik, eta horiek ezagutzeko aukera ematen du Ekainberri erreplikak. Iragan uztailean 15 urte bete ziren Ekain koba eta bere artea Munduko Ondare izendatu zutenetik.