Euskal herritarrek zer diote trans legeari buruz?
Sakonean
2021, Maiatza 20 - 11:05
Trans legea atzera bota zuten asteartean Espainiako Kongresu osoko bilkuran, baina herritarrek zein iritzi dute legeari buruz? Gasteizen izan gara herritarrei galdetzen. Testuinguru honetan, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak iazko pandemiatik Araban gertatutako 14 LGTBI+fobia gertakarien berri izan du. Horietatik 11 Gasteizen gertatu dira, 1 Añanako koadrilan eta 2 Arabatik kanpo, baina Arabako pertsonak izan dira gertakariaren xede.