Skip to main content

Garoña, zentral nuklear baten desegitea

Sakonean

Garoñako zentral nuklearra desegiteko prozesua abian da. Burgosen dagoen zentrala, Arabako hainbat udalerrien gain eragina duena, 40 urte baino gehiago egon zen funtzionamenduan, 2017an aktibitatea bertan behera geratu zen arte. Orain eraikina erausteko lanak hasi dira, horretarako, hori bai, bertan dagoen erregai nuklearra atera beharko da. Hori izango da, hain zuzen, burutuko den lehenengo lana, jada martxan dagoena. Prozesua nola doan eta nola garatuko den ezagutzeko, Gasteizko lantaldeak Garoña bisitatu du.