HemenGuk udaberriko azoka egin dute asteburuan Oiartzunen
Sakonean
HemenGuk, Oiartzungo ekoizleek, udaberriko azoka antolatu dute asteburuan. Herriko ekoizleak saretzen hasi zirenetik antolatu duten hirugarrena izan da. Ekoizleekin batera, herriko artisauak ere azokan izan dira oraingo honetan. Orotara, 21 ekoizle eta artisauk hartu dute parte. Txakolina, eztia, barazkiak, ogia, sagardoa, gazta, ahatekiak, garagardoa, kombucha, goxoak, arrautzak, pasta, artisautza produktuak, liburuak eta mahai jolasak topatu ahal izan dituzte herritarrek azokan.
HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea da, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz.