Skip to main content

Hungariari eta Poloniari izkin egin nahi die Europar Batasunak

Sakonean

2020, abe. 04 - 11:12
Hungaria eta Polonia aintzat hartuko ez dituen diru funts bat martxan jartzeko aukerak aztertzen ari da Europar Batasuna. Covid-19ari aurre egiteko diru laguntzak jaso ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat jo zuen Bruselak “zuzenbide estatu”-a errespetatzea, baina ekialdeko bi estatuak beldur dira artikulu hori euren aurka erabiliko ote den eta horregatik betoa jarri diote mekanismo osoari. Funts hori bakarrik ez, datozen 7 urteetarako aurrekontua ere blokeatuta dago uneotan beto hori dela eta.
Hamaika Telebista