Skip to main content

Ia 15.000 hektarea kiskali dira Nafarroan suteen ondorioz

Sakonean

Udane Arbeo

2022, eka. 24 - 09:06
Suteak ekainaren 14an hasi ziren Nafarroan. Astebetean hainbat izan dira Foru Erkidegoan, ia 15.000 hektarea erretzeraino. Dagoeneko suteak egonkortuta daude, asteartean egin zuen euriari eta suhiltzaileen lanari esker. Dena den, kalteak handiak izan dira; basoan, batez ere, baina baita soroetan eta laboreetan ere. Hori hala, Foru Erkidegoa hondamendi eremu izendatuko dute.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista