Skip to main content

Jon Garai: "Nafarroan elikagai ekologikoen dibertsitate handia dago"

Sakonean

2023, api. 28 - 06:04

Ekoalde ekoizle ekologikoen biltegia ezagutu dugu Jon Garairekin. Ekoalde irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta ekoizle ekologikoek beraiek sortu zuten, beren produktuen komertzializazioa eta distribuzioa modu bateratuan egiteko, eta beren produktuen prezio duinak bermatzeko. Garaik azpimarratu du ildo agroekologikoarekin bat egiten duela proiektuak, garrantzia bera daukalako produktuen komertzializazioak zein ekoizpen moduak.

Gaur egun, 66 bazkide ditu elkarteak, eta bertako kide izateko ezinbestekoa da Nafarroan ekoitzi eta elaboratzea. Bi helburu nagusi ditu: elikadura sistemak berlokalizatzea, alegia, bertan ekoitzitako produktuak bertan kontsumitzea, eta baita naturari ekarpena egitea ere. Hiru salmenta gune nagusi dituzte: norbanakoak, profesionalak edo minoristak (kontsumo taldeak, dendak, tabernak...) eta jantoki kolektiboak (ospitaleak, fabrikak, eskolak...).

Garaik nabarmendu du Nafarroan elikagai ekologikoen sekulako dibertsitatea dagoela, eta zerbitzu egoki bat emateko aukera ematen diela horrek: "Arraina izan ezik, beste guztia aurki dezakegu Ekoalden: barazkiak, fruta, arrautzak... Denetarik dago".

Ikusi Geltokia saioa nahieran.

Hamaika Telebista