Kapitalari Planto: “Enpresa transnazionalen jokabidea arautu eta giza eskubideen urraketa kontrolatuko luke zentroak”
Sakonean
2023, ots. 24 - 08:02
Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak. Eta zentro publikoa sortzeko ez-legezko proposamena eztabaidatu da ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean, baina ez du behar besteko babesik izan aurrera ateratzeko. Egitasmoak Kapitalari plantoren proposamena du oinarri, baina EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztu dute modu bateratuan. Zentroak ezaugarri hauek landuko lituzke bereziki: izaera publiko eta juridikoa izatea, enpresen erregulazioa, kontrol publikoa eta demokratikoa eta erakunde publikoen eta gizartearen arteko lankidetza bermatzea.