Lau gazte erreferente lau frantziskotarrekin, euskal nortasunaz
Sakonean
2024, uzt. 12 - 16:07
‘Euskozenoa’ mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den, eta zer izan nahi dugun, pentsatzeko gunea da. 2021ean abiatu zuen DOT Kooperatibak. Bada, Arantzazu ‘Euskozenoa’-ren laugarren hausnarketa- eta sormen-gunea izan da. Lau euskal gazte erreferentek eta lau fraidek hausnarketa partekatua egin dute gai honen inguruan: “Nolakoak izango dira etorkizuneko euskaldunak?”.