Leire Izagirre: "Suizidioaren estigma hitz eginez ezabatuko da"
Sakonean
2021, ira. 10 - 10:09
Pandemia garaian, suizidioaren datuak izugarri igo dira, eta horren aurrean, prebentzioaren garrantzia aldarrikatuko dute Nafarroan Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko egunean. 2020ko udaberrian bizitako etxeratzea eta geroko askatasunaren murrizketa etsipenaren sinonimo dira herritar askorentzat. Leire Izagirre hezitzaileak Besarkada elkartearekin lan egiten du suizidioaren prebentzioan.