Skip to main content

Maria Viela: "Basoak denbora gehiagoz bizi ahal izateko prozesu naturalak imitatzen ditugu"

Sakonean

Nafarroako basoen kudeaketari buruz aritu gara Mariela Vela baso ingeniariarekin. Baso ingeniaritzako ikasketak amaitzen ari ziren 10 lagunek Agresta kooperatiba sortu zuten ingurumen proiektuak garatu ahal izateko. Horrez gain, Nafarroan badago REFINA (Nafarroako basoetako fotosanitarioa egiteko ebaluazio sarea) eta basoaren osasun egoera aztertzen dute. Ikerketa horrekin ondorioztatu dute basoen egoera ona dela, eta datu horietan ikusi dute momentuz aztertutako zuhaitzen ia %90a osasuntsu dagoela, baina, hala eta guztiz ere, Velak azpimarratu du lehorketen ondorioak agertzen ari direla zenbait zuhaitzetan.

Velaren esanetan, basoen bizitza gizakiena baino luzeagoa da, eta ekosistemek zein basoek eboluzionatu egiten dute. Velak azaldu du eboluzio horren barruan perturbazioak izaten direla: lurrak, elurteak, haizeteak, uholdeak, suteak.. Hori horrela, Velak azaldu du basogintza jasangarria egiten dutela, eta prozesu naturalak imitatzen dituztela basoak denbora gehiagoz bizi daitezen. Horretarako, egur mozketak egiten dituzte gelditzen diren zuhaitzek errekurtso eta baliabide gehiago eduki ditzaten: ur gehiago, argi gehiago… "Horrela, hobeto hazten dira, osasuntsuago", dio.  

Ikusi Geltokia saioa osorik nahieran.