Skip to main content

Martin Aramendi, UEMA: "Udalerri euskaldunek izan behar dute euskalduntzearen motor"

Sakonean

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ots. 26 - 14:02

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, 'Lurralde Estrategia' euskararentzat aurkeztu du. Helburua argia da: euskararen indarberritzean norabide aldaketa proposatzea eta bereziki lurgune euskalduna —hau da, euskara nagusi den eremua— sendotzea eta babestea. Azken hamarkadetan euskarak aurrera egin du ezagutzan eta eremu formaletan. Baina datu soziolinguistikoek diote kezka badagoela: euskara indartsuen dagoen tokietan ere —arnasguneetan eta udalerri euskaldunetan— ahultze zantzuak ageri dira. Egoera iraultzeko bost irizpide, mapa bat eta hiru norabide proposatu dituzte, hizkuntza politika berriaren oinarri gisa. Martin Aramendi, UEMAko lehendakariak estrategia berriaren xehetasunak kontatu dizkigu.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista