Migratzaile kopurua behera egiten ari da urtez urte Mediterraneoan
Sakonean
2020, aza. 19 - 11:11
2.000 migratzaile baino gehiagok Arguineguin-eko portua pasa dute bart gaua, Kanariar uharteetara itsasoz iritsi ondoren. Portua gainezka egiten ari zela eta, 200 portutik atera eta Barranco Seco izeneko behin behineko harrera zentrora eraman zituzten. Horrez gain migratzaileentzat beste bi kanpamentu ere antolatzen ari dira Kanaria Handian bertan. Urtea hasi zenetik 18.000 pertsona iritsi dira Kanariar uharteetara. Horien erdiak baino gehiago azken 30 egunetan. Migrazioaren Nazioarteko Erakundeak Missing Migrants webgunean zabaldutako datuen arabera murriztu egin da aurten mediterraneoa zeharkatu eta Europara iristen saiatu den pertsona kopurua, eta baita itsasoa zearkatu nahian hildakoak ere.