Skip to main content

Mikel Valdivieso, Ehunmilak: “Horrelako lasterketa baten irteerara iristea sari bat da”

Sakonean

Aurten guztira 16 herrialde ezberdinetako 1.313 korrikalarik eman dute izena. 426 partaide Ehunmilak Ultra-Trail proban ariko dira, 537 lagun Goierriko bi haundiak trail proban eta 350 Marimurumendi maratoian. Batzuek helburutzat garaipena izango dute, beste batzuek, helmuga. Mikel Valdivieso Ehunmilak lasterketako zuzendariak dio irteeran egotea ja sari bat dela, aurretik egindako lan guztiaren emaitza gisa; eta behin lasterketan daudela bakoitzak bere lasterketa egin dezala.