Euskaraz eta euskaratik: Abenturaz abentura hilabete batez Euskal Herria ezagutzen
Sakonean
2024, uzt. 12 - 09:07
Gasteizera iritsi dira Euskarabenturako kideak. Uztailaren 1ean Atharratzetik abiatu ziren eta 11 egunez Euskal Herriko bideetatik barrena ibili dira Arabar hiriburura heldu arte. Ibilaldi gogorrak bai, baino esperientzia polita izaten ari da. 15 eta 17 urte bitarteko 125 gazte ari dira aurtengo Euskarabenturan. Euskal Herriko lurralde ezberdinak zeharkatuko dituzte, 800 kilometro inguruko ibilbidea osatuz. Bidean, lagun eta leku berriak ezagutzeko aukera izango dute.