Udalgintza eraldatzailea, herri eta komunitateak indartzeko bidea
Sakonean
2020, aza. 13 - 07:11
Ziurgabetasun eta krisi garai honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da komunitateak indartu, komunitatearen beharrizanei erantzun eta ekintzailetza sozial kooperatiboko proiektuak sustatzea. Horregatik aurtengo ikasturtean, orain arte egindako ibilbidean garatutako metodologia eta bide-laguntza sistema osoa ondo jaso eta denen eskura jarri gura dute. Horretan, elkarlan publiko-kooperatibo-komunitario formak baliatuz, udalgintza eraldatzailearen bidez, herri eta komunitateak indartzea du helburuetako bat KoopFabrikak aurtengo ikasturtean.