Uztaldi Bio: "Gure ingurua eta herria zaindu nahi genituelako hasi ginen ekologikoan"
Sakonean
Uztaldi Bio nekazaritza proiektua ezagutu dugu bertako kide Borja Etxeberria eta Gorka Igualekin. Lizarran bizi eta lan egin nahi zutelako sortu zuten proiektua: "Argi genuen nekazaritza egin nahi genuela, eta ekoizpen ekologikoa landu nahi genuela, gizartearekin daukagun konpromisoarengatik". Ezinbestekotzat jo dituzte produktu ekologiko horiek beren ingurua zaintzeko, ikusten zutelako ondoko baratzetan produktu kimiko ugari erabiltzen zirela, eta produktu horiek ibaietara edo lurretara joatea saihestu nahi zutelako. Ekologikoa izateaz gain, gertutasunari ere garrantzia handia ematen diote, eta beren produktuak ahalik eta gertuen saltzen saiatzen dira.
Loreek garrantzia handia dute beren lan egiteko moduan, eta horiek erabiltzen dituzte depredadore gisa: "Depredadore horiek loreetan ezkutatzen dira, loreak dira haien bizilekuak, eta horretarako, loreak jartzen ditugu produktuen artean eta baita negutegiko ilaretan ere".
Beren produktuak inguruko dendetan merkaturatzeaz gain, hilabeteko bigarren larunbatean egiten den Plazara! Lizarrako merkatuen ere saltzen dituzte: "Plazara guretzako egitasmo garrantzitsua da. Nekazari eta abeltzainen merkatua sortu nahi genuen, Lizarra eta Lizarraldeko herritarrek ikus dezaten bertako ekoizpenak zaindu behar ditugula".