Gurpilak sutan | Ezkaba
Gurpilak sutan
Orreagara garamatzan Eurovelo 3 ibilbideari segiz, Ezkaban egin du geldialdia Ekhi Atorrasagastik, hain ezagun egin zuen ihesaldia gogoratzeko ibilbidea zeharkatzen baitu.
Ezkabako ihesa (1938ko maiatzaren 22a) sona handiko ihesaldia da, baina ez da gune horretan jazotako gertakari historiko latz bakarra. Txinparta elkarteak lan handia egin du 1936ko altxamendu faxistaren garaian Ezkaba mendi-inguruetan eta San Cristobal gotorlekuko kartzelan gertatutakoa ikertzen eta zabaltzen.
Ezkaba mendi inguruan, gertakari horiekin lotutako hainbat leku ere ikus daitezke oraindik, memoria historikoaren ibilbidea segiz bisita daitezkeenak: San Cristobal tontorra, Ezkaba gaztelua [XIII. mendea], Alfontso XII gotorlekua [1878-1919], San Cristobalgo kartzela [1934-1945] eta Botilen hilerria [1942-1945].
Saioak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.