Skip to main content

Gurpilak sutan | Iruñea-Auritz

Gurpilak sutan

Iruñetik Orreagara garamatzan Eurovelo 3 segiz, Altzuza, Urroz, Aoiz, Nagore, Artzibar eta Auritz herriak zeharkatu du Ekhi Atorrasagastik bizikletan. 

Altzuzan Oteizaren museoa bisitatu dugu, eta memoria historikoa arakatzeko hainbat oroitarri eta paisaia zoragarri ere ikusi ditugu. Bidean, Ariben egin dugu geldialdia eta Irati irratiaren erredakzioa bertatik bertara ezagutu dugu. Auritzeko Urrobi kanpina eta bertan egiten dituzten jardueren berri ere eman digu Josebak.

Saio guztiak hamaika.eus eta Youtuben