Gurpilak sutan | Iruñea
Gurpilak sutan
Euroveloren ibilbideei segiz, Erreniegako gaina atzean utzi eta hiri buruzagira iritsi da Ekhi Atorrasagasti. Nafarroako pasarte historiko garrantzitsuak ahaztu gabe, egungo Iruñea ere ezagutzeko parada aparta izan du: Sadar, Ziudadela, Estafeta, Udaletxe plaza, Redin eta harresia. Lagun apartak izan ditu horretarako: Teo Motxila21 taldeko managerra, Aritz Ibañez Duguna dantza taldeko ordezkaria eta Iruñe Astitz eduki sortzaile eta influencerra.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.