Image

Hezurren memoria

Lodosa, izu gorria

Lodosa da, Iruñea bazterrean uzten badugu, eraildako gehien duen Nafarroako herria. Osotara, 133 pertsona erail zituzten kolpista faxistek Ebro bazterreko herri horretan. Lodosan indar errepublikarrek defentsa antolatu nahi izan zuten kaleak hartuz eta armak erabiliz baina, indar faxistak askoz ere ugariagoak ziren eta hobeki armaturik zeuden. Hori dela eta, erresistentziak ez zuen fruiturik eman eta geroko errepresioa bereziki handia eta krudela izan zen.

1936, irakasleak helburu

Irakasleen kontrako errepresioa faxisten aldetik zinez gogorra izan zen Nafarroan. 1.087 irakasleetatik %22 zigortua izan zen. Mota guztietako zigorrak ezarri zizkieten. lanetik kanporatuak izan ziren, lekuz aldatuak eta kasurik larrienenetan erail egin zituzten. Elizak gogor eragin zuen hezkuntza alorrean Errepublika iritsi arte zuen monopolioari eusteko.

1936ko uztailaren hasieran iritsi zen Lodosara Anastasinitarren zirkua

Anastasinitarren zirkuarekin gertatu zena, 1936ko errepresioaren testuinguruan, misteriorik handienetako bat da. Izan ere, 50 pertsonan inguru mugitzen zuen zirku handia iritsi zen Lodosara Estatu kolpe faxista baino egun batzuk lehenago. Altxamenduak beraz, gatazkaren zurrunbiloan sartu zuen zirkua eta gaur egun, oraindik ere, ez da zehaztasunez ezagutzen zer gertatu zen zirkuko langile askorekin.

1938ko maiatzaren 22an ehunka presok ihes egin zuten San Cristobal gotorlekutik

Europan inoiz izandako preso ihesarik handiena gertatu zen Ezkabako San Cristobal gotorlekuan 1938ko maiatzaren 22an. Ehunka presok egin zuten ihes eta geroko pertsona ehizean 206 lagun akabatu zituzten, gehien gehienak atxilotu ondoren. Frankismoak ezarri zuen ixiltasunaren ondorioz urte askotan ezezaguna izan da herritar askorentzat gertaera hori eta azken aldi honetan egindako ahaleginari esker pertsona batzuen gorpuzkiak agertu dira.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image