Uztaldibiok enpresako Gorka Igualek zainzuriak landatzeko prozesua azaldu digu. Bere lankide Borja Etxeberriarekin zainzuriak jaso ditugu. Iruñerriko Mankomunitateko Irantzu Garciak konposta egiteko aukerak erakutsi dizkigu. Iñigo Segurola adituak ongarriaren inguruko bitxikerien berri eman digu.
Bidaurretako nekazariek letxugak nola erein eta jaso erakutsiko digute, Mikel Baztanek Lorenea eraikina aurkeztuko digu eta Iñigo Segurolak lorontzien tamainen inguruko gomendioak emanen dizkigu.
Hiri baratzea: Lekak ereingo ditugu Aingeru Tabar nekazariarekin, borraja jasoko dugu Mikel Etxegarairen eskutik, Landare elkartea ezagutuko dugu Susana Armendarizen bidez eta Iñigo Segurolak arren inguruko aholkuak emanen dizkigu.
Saio honetan kalabazak landatu ditugu Fernando Rey baratzezainarekin eta baita Tuterako kukuluak jaso ere. Asier Irazokiren eskutik Ekoalde proiektua ezagutu dugu eta azkenik Iñigo Segurolak lorontzietan barazkiak nola landatu erakutsi digu