Itsasoko zaporeak nagusi gaurko platerean, Dulse izeneko itsas belarrekin prestatuko dugu arroz beltza. Platera laguntzeko alioli beganoa gehituko diogu.
Entsaladetan ezagunena dugu Cesar entsalada, ohikoan oilaskoa eta arrautza badarama ere, gaurko errezetarekin erakutsiko dizuegu beganoa ere izan daitekeela.
Hurrak erabiliko ditugu saltsa egiteko eta hainbeste gustatzen zaizkigun tipulinak plantxan egin ondoren, saltsa horrekin lagunduko ditugu. Ikusiko duzue ze goxoa geratzen den.