Alberjiniak frijitu eta sesamo saltsa batekin lagunduko ditugu, errezeta aproposa entsalada batekin lagunduta edozein egunetan 20 minututan afari goxoa prestatzeko!
Kataluniar herrietako udako entsalada ezagunetarikoena da gaurko Iñaki Ubiriak proposatzen diguna. Ohikoan bakailuarekin ezagutzen bada ere, badago bertsio beganoa egiterik. Udako egun bero hauetan erraz eta fresko jateko platera beraz, Empedrat.
Coleslaw edo, euskarara itzulita aza entsalada prestatuko dugu gaur. Ingalaterran eta Estatu batuetan ezaguna da oso entsalada hau. Normalean, zerbitzatu baina ordu batzuk lehenago prestatzea komenigarri izaten da.
Postre goxo eta ezagunenetako bat prestatuko dugu gaur: Azenario tarta. Irin arrunta erabili beharrean espelta irinarekin prestatu dugu, beraz, glutenik jan ezin duzuonontzat aproposa. On egin!