Image

Kolpez Kolpe

Loraldia festibala abian da

Euskal kulturarekiko zaletasuna sustatzen duen Euskararen jaialdia martxan da. Bilbon ospatzen da udaberrian zehar eta urte honetan 9. Edizioa ospatuko dute.

Gauza txikian hasi zena, zortzi edizioen ondoren, erreferentziazko jaialdi batean bihurtu da, Bilbo, Bizkaian, eta Euskal Herri osoan.

Euskarazko kultura eskaintza izaten du oinarri jaialdi honek: Zinema, hitzaldiak, antzerkiak, musika, bertsolaritza, erakusketak, poesia…

Aurten, Gabriel Aresti gogoratuko dute Loraldia Festibalean, bereziki prestatutako egun osoko programazioan.

M8aren inguruko solasaldia

Instituzioetan, jendartean, medioetan, koadrilatan Zaintzen afera feminizatua dago. Aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunean zaintza erdigunean jarri nahi izan da.

Hori dela eta, Maider Galardi eta Ibai Fresnedo gonbidatu ditugu Antenatik At saiora. Hauekin solasaldian aritu gara, ea zergatik aurten ere jarri ote duten zaintza M8aren erdigunean edo nola uste duten bideratu beharko litzatekeela zaintza sistema egoki bat.

Bilboko M8aren manifestazioa

M8ko manifestaldiak, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, zaintza jarri du erdigunean.

Bilbon izan den manifestaldian galdetu nahi izan diogu jendeari ea beraien ustetan ze sektore diren oraindik ere feminizatuta daudenak, Espainiako eskuina feminismoa estutzen ari den edota berdintasunerako bidean zer izango litzateke gizartean aldatuko luketen lehen gauza.

Uxue Landa Zalbidea: "Gizartean arazo bat dago, nik sukaldari neska asko ezagutzen ditut baina kargu altuetan oso gutxi"

Uxue Landa Zalbidea Kortezubiko Ardibeltza jatetxeko sukaldari burua eta gerentetariko bat da.

27 urteko emakume gazte honek Mallorkako gozogintza lehiaketa irabazi zuen eta bere kidea den Galder Madariagarekin batera, 2022an, El Correoko Talento Gastro lehiaketa ere irabazi izan du.

Egunerokotasunean emakumeen alorra da sukaldea. Emakumeen zereginen barnean sartu izan du gizarte patriarkalak egiteko hau, baina aldiz, sukaldari esanguratsuenak mutilak izaten dira.

Sukalde profesionaletan emakumeak duen paperaz hitz egiten aritu gara Uxue Landarekin.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image