Image

Kolpez Kolpe

KZK Kolpez Kolpe: Belarri Bero 3. kapitulua eta Maria Intxaustegi kapitaina!

Belarri Bero seriearekin segitzen dugu Kolpez Kolpe saioan. Sexuaz ari garenean albokoa bizirik ote dagoen jakitea zeinen garrantzitsua den!

Elkarrizketatu izarra, berriz, Maria Intxaustegi kapitaina, itsas arkeologoa, nabigatzailea, ur azpiko induskatzailea... Oh, kapitaina!!

Analisian Miren Legorburu eta Maider Galardi, Ekhil doktorearen laguntzaz.

Eta, guztia, Naroa Iturrik gidatuta.

Belarri Bero seriearen bigarren round-a!! Eta askoz ere gehiago!!

Telefono linea erotikoan lanean dabiltzan emakume prekarioen bigarren kapituloa eta "Oilaia" protagonista platoan. Nerea Arriola aktorea izan dugu gonbidatu hain zuzen ere, aktualitateaz ere aritu gara berarekin eta Miren Legorbururekin. Ekhill doktoreak aktualitate freskagarria ekarri du eta Maria Elorza zinema zuzendariarekin ere izan gara "A los libros y a las mujeres canto" filma pantailara etorri dela-eta.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image