Image

Kolpez Kolpe

“Belarri Bero” kamiseta freskueeeeeeeek!! Batadatorrela!!!

“Belarri Bero bai esan?” seriearen estreinu mundiala dela-eta, beste inon aurkituko ez dituzun kamisetak zozketatuko ditugu Kolpez Kolpen!

Datorren astean da estreinua. Astero-astero [asteazken/larunbat/igande 22.00] izango duzue Belarri Bero seriearen kapitulu berria Kolpez Kolpen.

Zeren zain zaude? Sartu Kolpez Kolpe eta Sartu Belarri Bero instagram kontuetan. Jarraitu, lagun bat aipatueta aukera gehiago izan nahi baduzu Insta Storietan aipatu @kolpezkolpetb kontua, biderkatu kamiseta irabazteko aukerak.

Albina Stardust: “Asko lagundu didazu” esan didate Instagrametik

Euskal trabestien mugimendua ezagutu dute askok ZEID Festen, Bilbo Handian. Kolpez Kolpez izan da haietako bat, Albina Stardust. Yogurinha Borovak animatuta urte batzutako ibilbidea du trabesti iruindarrak.


Ez da edonolakoa erronka: “Jendea askatzea lortu nahi dugu” nabarmendu du Stardust.ek. Eta, gaineratu: “Gu geu ere ez gara aske”.

Era batera edo bestera jantzi nahi duenari elkartasun mezua helarazi dute euskal trabestiek. Identitate askeak dituen jendarteari ekarpena egin nahi diete.

Prozesio batetik bestera: Hauteskundeak ere ETA dira...

Zer nola manipulatu eta hauteskunde giroaren erdigunean garai bateko markoa ezartzeko tema hedabide espainiarren batzuk dutena.
Hala ere, lasai, bada esperantzarik. Rosarion murala du euskal komunitateak Messi jokalariak bezala. EHZ festibalak egitaraua aurkeztu du eta Nafarroan... Nafarroan, kristoren martxa dabil. Azkena: Maruxak kolektibo trabestiak antolatu duen Kardo Party#2.

EHZ, Kardo Party, Ladilla Rusa, Maruxak... Elektro-pop iraultza!

Maruxa gazte koletibo iruindarrak aurkeztuta dator Kardo Party#2.

Zuribostnerisei DJ-arekin batera Ladilla Rusa izango da izarra. Ladilla Rusa elektropop taldea 2017an jaio zen, Tania Lozano eta Victor F. Clares kazetarien txantxa gisa.

Ordutik, eta beti ere umorea eta festa banderatzat hartuta, taldeak, Bebo, Criando Malvas, Princesas eta Macaulay Culkin bezalako abestiak ezagun egin ditu.

2019an, Bartzelonako El Genio Equivocado zigiluaren babespean, KITT singlea eta iraganeko autoak argitaratu zituzten, milioika erreprodukziorekin Youtuben.

Duela gutxi bi abesti berri argitaratu dituzte, «Macarrones pop» eta «A un metro y medio de ti» (pandemiaren ereserkia), eta «Todos los días lo mismo», langileen klaseari eskainitako azken ereserkia.

Kolpez Kolpe, bai, esan?

“Belarri Bero, bai esan?” seriea estreinatuko dugu laster. Bien bitartean, kamiseta “freskuek” zozketan.

Baina gaurko izarra: Albina Stardust. Trabesti nafarra bererakin izango du platoan Naroa Iturrik, eta, ZEID festibalen euskal trabestien batera egiten zuten ikuskizun gogoangarria berreskuratuko dute bertan izan zen Jenni Lopez-ekin.

Gainerakoan. Aberri Egun postpandemikoak, erretreta erreforma eta “guztia ETA” da garaiotaz analisia Ekhi Atorrasagasti, Maider Galardi eta Miren Legorbururen eskutik.

Bukatzeko, EHZ festibala eta Iruñeko Kardo Party #2 aipatuko ditugu Ladilla Rusaren Kitt euskaratuta.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image