Image

Kolpez Kolpe

Ane Garcia [Jaizkibel]: “Horrelako espazio bat guri eskaintzea aitortza bat da”

Aurtengo ZEID Festari Jaizkibel Konpainiak eman dio hasiera eta Kolpez Kolpe saioan Ane Garcia elkarrizketatzeko aukera izan dugu.

Jaizkibel Konpainia Euskal Herri mailan borroka feministaren sinbolo gisa dugu eta oraindik ere gure gizarteak dauzkan biolentzia matxistaren adibide gisa ere.

ZEIDF: Euskal Herriko drag eszena indartzen!

Euskal Trabestien mugimendua hasi zela urteak igaro badira ere, orain gutxi arte gehiegi hedatu ez den errealitate bat da.

Hori hala, euskal trabestiek aparteko erakustaldia eskaini dute ZEID festibalean. Albina Stardust, Aurah Sin, Celeste Poliester, Divina Comedia, Donatella Mani, Maruxak, Sussie Pussie, Xarma Leone eta YogurinhaBorova aritu dira horretan.

Albina Stardust: «Hasi ginenean show pribatuak eskaintzen genituen, baldintza kaskarretan, orain geroz eta dei gehiago jasotzen ditugu txosnetatik eta jai batzordeetatik».

Argi dute eremu publikoetan LGTBIQ+ kolektiboaren euskarazko errepresentazioaren beharra dagoela.

Samantha Hudson: “Porrot egiteko eskubidea lapurtu zaigu belaunaldi berriei”

ZEID Festibalean izan da LGTBI mugimenduaren erreferentzia den artista. Belaunaldi berriek nahi dutena eta nahi ez dutena egiaztatzen utzi behar zaiela aldarrikatu du: “Uste dut akatsa eta okerra funtsezkoak direla agian zer nahi duzun ez jakiteko, baina bai zer ez duzun nahi jakiteko. Eta hori, batzuetan, askoz ere funtsezkoagoa da bizitzan”.

ZEID Fest bezala ekimenak beharrezkotzat jo ditu eta Euskal Herriko jendarteak duen errespetuzko izaera goirapatu du Hudsonek.
Oharra egin du ordea, emakumeen edota LGTBI ikusgarritasunari dagokionean. Musika era poliedrikoan ulertu behar dela nabarmendu du: “Batzuetan beharrezkoa iruditzen zait baina, horretaz abusatuz gero, azkenean, gero ihes egiteko zaila den, autoerreferentzialismo zentzugabera jotzen dugu”.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image