Skip to main content

Kolpez kolpe | Atera zuen eskuak Osakidetzatik!

Kolpez Kolpe

Ez da “sosakidetza” edota “gaixokidetza”… Osakidetza da! Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zerbitzu publikoen enpresa publikoa, zergadunona. Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformako Kontxi Rebollok eta Itziar Mujikak Osakidetzan bizi den une kritikoaz ohartarazi dute platoan.

Trumpen “deportismoaz” ere aritu gara. Migranteak, Gazako biztanleak… Zein izango da hurrena, kueer komunitatea? Jakobinismo jeltzalea ere aipagai, Beatriz Egizabal, Miren Legorburu eta Oihana Azkuerekin, Naroa Iturri eta Ekhiñe Atorrasagasti gidari.

Hamaika Telebista