Belarri-bero, bai esan? Bosgarren kapitulua eta super Oihana Azkorbebeitia Kolpez Kolpen
Kolpez Kolpe
Linea erotikoak behar dira mezu feminista behar den tokira heltzeko? Hauteskundeen kanpaina luze eta zabal honen ostean, balantze feminista zein aldetara?
Abadiñoko mendi-lasterkari-albaitari borrokalariarekin ere izan gara. Zegama-Aizkorri eta gainerako lasterketetan emakumeen partaidetza kualitatiboa bakarrik ez kuantitatiboa izan dadin egin beharreko bidez aritu gara. Ofizialtasunaz. Eta, mendi gainetatik Euskal Herriari begiratua bota diogu.