Kolpez kolpe | Ez izan zuria… zu zeu izan zaitezke hurrengoa!
Kolpez Kolpe
Trumpismoa ez da urruneko kontua. Demokraziaren eta sistema publikoaren murrizketa denon arazo da. Ameriketako deportazio masiboak, euskal osasun sistema, Aroztegia eta kontu gehiago izango ditugu hizpide Beatriz Egizabal, Miren Legorburu eta Oihana Azkuerekin, Naroa Iturri eta Ekhiñe Atorrasagasti gidari.
Torturatuen sarearen izenean, Amaia Urizar eta Mikeldi Diaz gonbidatu ditugu, eta torturatuez, euskal jendarteari dagokion aitortzaz eta erreparazioaz aritu zaizkigu.