Ana Zabalza Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da ingeniaritza agronomoan. Ingeniaritza hori dexente emakumek ikasi arren, ia beste guztietan mutilen gehiengoa nabarmentzen da. Etxeko martxa eta lana nola uztartzen dituen azalduko digu.
Uxua Lazkanotegi Padre Menniko erizaintza arduraduna da. Emakumeak goi mailako postuetan presentzia gehiago edukitzeko beharra aldarrikatu digu elkarrizketan zehar erizainak. Gainera eritasun mentalen inguruko hausnarketa egingo digu eta zehazki gaixotasun hauek sufritzen duten emakumeen zaurgarritasunaz hitz egingo dugu.
Udazkenean murgildurik, Maitetxu Leonis dugu gaurko saioan. Landetxe baten jabe da eta berak erakutsiko digu nola den emakume langile eta saiatu baten egunerokotasuna.
Regina Tolosak Prim Errehabilitazio Zentroko jabea da bere senarrarekin batera. Zortea izan duela esan digu fisioterapeuta gehienen ametsa betetzeko aukera izan duelako: goi mailako kirol munduan lan egitea. Esperientziak lanean bizi izan dituen egoera matxistei aurre egiten irakatsi dio.
Espe eta Ciel topaketa feminista batzuetan ezagutu ziren. Ia bizitza osoa daramate elkarrekin, bata bestearengandik ikasten. Beraientzat funtsezkoa izan da emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan partaide izatea. Beraien hitzetan "feminismoak zure burua ezagutzera eta zalantzan jartzera bultzatzen zaitu".
Aste honetako protagonista suhiltzaile bat dugu, Uxue Loizu. Emakume suhiltzaileen portzentaia oso baxua da. Horren adibide garbia erakutsi digu bere lantokiak; aldagela garbitzailearekin partekatzen du. Nahiz eta egoera hau aurkezten zaigun, Uxueren iritziz momentu aproposa da emakumeak lanbide honetan sartzeko.
Nerea Urbizuk gaztetatik argi izan zuen musikak presente egon behar zuela bere bizitzan. Irakaskuntza ikasketak egiten zituen bitartean kontserbatoriora joaten zen. Ene Kantak proiektuak aukera eman zion bere hobbya lanbide bihurtzeko. Izandako esperientzi guztien ostean, bere burua sortzaile bezala definitzen du.
Sandra Ruizek orain dela 23 urte bere bizitza aldatzea erabaki zuen. Aritzkuren izeneko herria berreraiki eta bizitza berri bat hasi zuten lagun talde batek. Gaur egun, bizitzeko moduko espazio bat eraiki dute. Gizarte sistematik at bizitzea lortu duten arren, genero rolak barneratuak dituztela nabari dute eta horiek hausteko barne lanketa batean daude.
Iciar Mikelperizenak betidanik marraztu izan du, baina haurrak izan zituenean margotzen hasi zen eta ikaragarri gustatzen zitzaiola ohartu zen. Berarentzako hobby bat zena ogibide bihurtzea lortu du. Bere kuadroen esan nahia azaduko digu, eta ehizak haien artean zergatik duen hainbesteko garrantzia.