Image

Marakana txikia

Aitzol Atutxa: "Lehenago edo beranduago, txapelen tontorretik jaisteko momentua iritsiko zela banekien"

Hilabete atzera Euskal Herriko Aizkora Txapelketatik at geratu ostean, Aitzol Atutxa lepo eta bizkarrean pairatzen dituen lesioetatik osatu nahian dabil. Euskal Herriko txapelketa bost aldiz irabazi ostean, arnas luzeko hausnarketak plazaratu zituen Marakana Txikia saioan.

Poulidor, bigarrenaren epika eta estetika

Raymond Poulidor mito bat izan zen, haren oinordekotza hain da handia, sarri bigarren izaten dena definitizeko bere izena erabiltzen dela. Anquetil, Merckx, Ocaña edo Hinault-en lehiatu zuen klase erraldoiko karrerista, zaletuek maite zuten ziklista, Frantziako Tourreko podiuma zortzi aldiz zapaldu zuena, lasterketa sekula irabazi barik. Aurreko astean hil zen.

Emakumezko futbolarien greba arrakastatsuak hitzarmen kolektibo berriaren sinadura ekarri du

13 hilabeteetan zehar, oinarrizko eskubideak bermatzeko, hitzarmen kolektibo gabe jarraitzen dute emakumezko futbolariek greba deitu zuten. Asteburu honetan ez da partidarik egon eta futbolariek txapelketa geldiaraztea lortu dute. Horren ondorioz, 24 ordutan, egoera desblokeatzea lortu dute eta abenduaren 20an, hitzarmen kolektibo berria sinatuko dute. Protesta honen inguruan, Eurokopara sailkatutako taldeei buruz eta gizonezkoen lehen mailako ekipo jardunari buruz aritu gara Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderekin batera. Hortaz gain, Kopako kanporaketa berria eta Drazen Petrovic zein Raymond Poulidorren figurak gogoan izan ditugu. Saioa borobiltzeko, Aitzol Atutxa aizkolariari egindako elkarrizketa ikusgai.

Celtics eta Lakers, garai zaharretan bezala; Athletic-ek Berlineko harresia gainditu zueneko eguna

Hiru aste igaro dira, NBA-ko denboraldi berria abiarazi zenetik eta, orain arte, Boston Celtics eta Los Angeles Lakers talderik sendoenak dira. Koldo Tellitu eta Olatz Foruriarekin batera, Luka Doncic-ek emandako maila, Curryk edo Hayward-ek pairatutako lesioak edo frankizia ezberdinen bilakaera aztertu ditugu. Futbolean, atzera egin eta Berlineko harresiaren erorketaren urteurrenean, Athletic-ek 1986ko udazkenean Magdeburgon jokatutako partida gogoratu dugu Endika Guarrotxenarekin batera. Azken kromoan, Nadia Nadim-en figura izan dugu hizpide eta Alessandro Rutak Jean Marc Bosman-en soslaia osatu digu.

Emakume futbolarien greba, errugbiko munduko txapelketa eta Euroliga hizpide

Hamaika Telebistak kirolari leiho propioa ireki dio Marakana Txikia saio berriaren eskutik. Beñat Zarrabeitiak gidatuta, lehen saioan, Alessandro Ruta eta Garazi Muniainen parte hartzea izan dugu. Hortaz gain, Ane Urkiri Ansolak emakumezko futbolarien grebaren inguruko gakoak azaldu eta Imanol Intziartek munduko errugbi txapelketaren berri eman digu. Elkarrizketaren atalean, Ritxi Guerra kazetariak Baskoniaren ingurukoak ekarri dizkigu. Horiek eta beste hainbat, gure kabina berrian.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image