Lehen erreportajean Arima taldea ezagutuko dugu, kaleratu duten "Metamorphosis" diskoa aitzaki hartuta. Bigarrenean, berriz, Anari eta Thalia Zedek musikariek elkarrekin egin duten "Coupages 04" diskoan murgilduko gara.
Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.
"Gaztaroko erokeria bat baino gehiago!" split diskoa izango da gure gaurko protagonista, eta bide horretan, Managaitz eta Fly Shit taldeak. Hardcorearen errepidean murgilduko gara, irrati libreen uhinetan, gaztetxe zirkuituan... zuk zeuk egin filosofiaren baitan.
Lehen erreportajea egiteko DOKA aretoan izan gara Kaleko Urdangak taldeak "Kaleak Sutan" disko txikia aurkezteko eskainitako emanaldi berezian. Bigarren erreportajean EƱaut Zubizarreta ezagutuko dugu, Trigger izenpean taularatzen den musikaria.
Aste honetako MusikaZuzenean Tb saioan Audience taldeko Gaizka Insunza musikariaren bakarkako lehen diskoa bertatik bertara ezagutuko dugu. Era berean, Hitz Bitan atalean Xabi Ojinaga (Urgatz) abeslariaren gustuko disko, areto eta kantuen berri izango dugu.
Lehen erreportajea osatzeko Zeberio herrira egin dugu bidai. Bertan genuen zain Maria Rivero abeslaria kaleratu duen "Parentesiak" diskoa besapean. Saioa borobiltzeko Hitz Bitan atala ikusteko aukera izango duzue. Lehen aldiz, biko formatuan grabatu dugu eta NiƱa Coyote eta Chico Tornado izan dira protagonista.
Aste honetako saioan bi erreportaje ikusteko aukera izango da. Lehenengoan SUA talde gaztea ezagutuko dugu, argitaratu duten "Ordu Beltzak" diskoa aitzaki. Bigarrenean, DUT taldearen inguruan idatzi den liburuaz ariko gara PAblo Salgado idazlearekin eta taldeko Xabi Strubell eta Galder musikariekin.
MUSIKAZUZENEAN TB #104 Azken asteetan sarean izan diren bi ekimen interesgarri ekarri ditugu gaurkoan gurera. - E.H. Dancehall Covid-19 - #EmakumeKatea
MusikaZuzenean TB saioa etxetik egiten jarraitzen dugu. Etxeko egongela plato bilakatu dugu eta Skabidean taldearekin egin dugu on-line bilkura argitaratu berri duten "Izaera" diskoa ezagutzeko. Niko, Claudia eta Imanolekin elkartu gara, bai eta disko berria grabatu duen Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Ikus eta goza!