Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB # 168: Lotura + Haimar Arejita (Gatibu)

Erreportaje nagusian Lotura taldea ezagutzeko aukera izango dugu argitaratu berri duten 'Automatak izan' diskoa aitzaki. Eskarmentu handiko musikariak egin dute bat metal giroetan datorren talde berri honetan. Hitz Bitan atalera berriz, Haimar Arejita gonbidatu dugu, Gatibu taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko disko, kantu eta taldeen berri eman digu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 166: Broken Brother Brass Band + Haritz Artola (Unidad Alavesa)

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Broken Brothers Band Band taldea izango da protagonista. Iruñerrian izan gara bandako kideekin, eta erreportaje ederra ekarri dugu bertatik 'Katebegia' disko berria aitzaki. Hitz Bitan atalera, berriz, Haritz Artola gonbidatu dugu, egun, Unidad Alavesako kidea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 165: Telmo Trenor + Nestor Uranga (Tzar, Biruss, Horzdun...)

Erreportaje nagusian Telmo Trenor musikaria ezagutuko dugu. Elektronika giroko 'Z8rtziko' diskoa kaleratu du disko jartzaile eta produktore donostiarrak eta lan berrian murgiltzeko hitzordua egin dugu bere etxean. Hitz Bitan atalera Nestor Uranga musikaria gonbidatu dugu, Tzar edota Biruss taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 162 : Chaos In Basque Country

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioa monografikoa izango da. 'Chaos in Basque Country' disko bilduma aitzaki hartuta erreportaje mardula prestatu dugu, antolatzaile eta musika taldeen hitzak batuz ordu erdiko saioan. Egungo Euskal Oi! taldeen uztarik onena biltzen duen konpilazioa da honakoa, non hamahiru musika talde hartzen duten parte.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 161 : Pasadena + Ibon Salterain (Lepora)

MusikaZuzenean TB saioaren atal berrira Pasadena talde berria ekarriko dugu, kaleratu berri duten diskoa aitzaki. Jon Basauren eta Libe Garcia de Kortazar musikariek sorturiko talde berria da honakoa. Hitz Bitan atalera, berriz, Ibon Salterain gonbidatu dugu, urteak atzera Tutan Come On taldean ibilitakoa, eta egun Lepora taldeko kidea.

MusikaZuzenean TB # 160 : Bi Zaldi + Ander Solozabal (Bidelapurrak, Iramo)

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan Bi Zaldi egitasmoa ezagutuko dugu. Horretarako Gartxot, Beñat eta Enekorekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duten 'Lo Zena' (Balio Dute) diskoan murgiltzeko. Hitz Bitan atalera Ander Solozabald gonbidatu dugu, Iramo eta Bidelapurrak taldeetako kidea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 159 : Kilimak + Kimo (Kaserna)

Erreportaje nagusian euskaraz egindako rumbak izango dira nagusi, eta horretarako Kilimak taldearekin egin dugu hitzordua kaleratu duten disko dantzagarria aitzaki. Hitz Bitan atalera berriz, Kimo gombidatu dugu, Kaserna talde DJ-a- bere gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image