
Musika Zuzenean
Musika Zuzenean telebista saioa bosgarren denboraldiaren amaierara iritsi da. Uztailean emitituko ditugun saioetan urte guztian egindako lana ikusteko aukera izango duzue. Lehen saio honetan Tatxers, Hegazkin, Idoia, Rotten XIII, Giante eta Xiberoots talden entsegu lokalean sartuko gara eta bertan grabaturiko kantuak izango dira protagonista.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Erreportaje nagusia egiteko nafarroako Erize herrira bidaiatuko dugu. Bertan dute entsegu lokala Burutik taldeko kideek, eta bertan sortu dituzte taldearen bigarren estudioko emaitza den 'Hamabost segundu' diskoko kantuak. Hitz bitan atalera, berriz, Ruben bernedo gonbidatu dugu, Braulio, Shibari eta Uther taldeko kidea. Bere gustuko areto, disko eta kantuen berri eman digu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Ziguluaren arduradun Patxi Muñoa eta Arima, Rodeo, Adi!, Dena, Occhi di Farfalla eta Giante taldeko musikairak izan ditugu solaskide erreportaje honetan.
MusikaZuzenean TB saioaren 177. atalean Saia Goait taldea izango da protagonista nagusia. Mutrikuko bandak 'Miazkatu' diskoa kaleratu berri du, eta entsegu lokalean batu gara taldearekin estudioko bigarren emaitza duten lana ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Kepa gonbidatu dugu Marmol eta Gurs taldeko bateria-jolea. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan galdegin diogu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.