Image

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB # 178: Delirium Tremens

MusikaZuzenean TB saioaren 178. atala monografikoa izango da. Saio osoa Delirium Tremens taldeari eskainiko diogu, maiatzaren 28an BEC gunean eskainiko duten kontzertua eta argitaratu duten Hordago disko berria aitzaki. Usurbil herriko Haritz Harreguy Studioan egin dugu hitzordua kostaldeko laukoarekin taldearen iragana eta oraina ezagutzeko.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 176: Frikun + Asteburuko Musika Agenda

Musikazuzenean telebista saioaren 176. ataleko erreportaje nagusian Frikun talde lapurtarra ezagutuko dugu. Lanetik Egina elkartearen entsegu lokaletan egin dugu hitzordua Niko, Xabi, Jon eta Xantirekin berriki kaleratu duten 'Ezerezko herria' diskoan murgiltzeko. Saioa borobiltzeko Asteburuko Musika Agenda errepasatu dugu luze eta zabal.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 175: Keia + Ainhoa Unzueta (Feline, Labana...)

Keia taldea izango da MusikaZuzenean 175 saioko protagonista. Ane Arruti musikariak gidatzen duen egitasmoa da honakoa, eta 'Erregaia' izena darama taldearen debuteko diskoa. Hitz Bitan atalera, berriz, Ainhoa Unzueta gonbidatu dugu, Labana eta feline taldeko kidea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 174: Estitxu + Asteburuko musika agenda

Aste honetako saioan Estitxu Pinatxo izan dugu protagonista argitaratu berri duen 'Isilik daude harriak' disko berria besapean. Zentsuratuak izan diren hamar kantu bildu ditu lan honetan, besteak beste Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Frank Zappa edo Neil Young musikarien kantuak moldatuz eta euskarara ekarriz. Luze eta zabal aritu gara lan berriaren inguruan, eta bere banda ezagutzeko aukera izan dugu Aduana zaharrean.

MusikaZuzenean TB # 173: Sistemak Arriskutsuak Dira + Ander Elortza (Fly Shit)

Erreportaje nagusia egiteko Algortan izan gara SAD taldearen entsegu lokalean. Hiruko bandak Aieru diskoa kaleratu berri du Atiko Estereo diskoetxearen babesean eta kantu berriak ezautzeko batu gara taldearekin. Hitz Bitan atalera berriz, Ander Elortza gonbidatu dutu, Fly Shit taldeko gitarra jolea. Taldeak agertoki gainean 25 urte bete dituen honetan, Anderren gustukoak ezagutu nahi izan ditugu

MusikaZuzenean TB # 172: Audience + Ibon Esteibar (Anestesia)

MusikaZuzenean Telebista saioko 172. ataleko erreportaje nagusian Audience talde gernikarra ezagutuko dugu. 'Tolesdurak' diskoak aitzaki eman digu taldearen 25 urteko musika bidea berrikusteko. Hitz bitan atalera berriz, Ibon Esteibar gonbidatu dugu, Anestesia taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 171: Kerobia + Makala

Erreportaje nagusia grabatzeko Iruñean izan gara, eta saio honetan Kerobia taldearen itzuleraz ariko gara luze eta zabal. Taldekideekin egin dugu zita entsegu lokalean martxan jarriko duten aro berria ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Makala gonbidatu dugu, ibilbide luzeko disko jartzaile eta musikaria. Bere gustuko disko areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 170: Sega Sound Killers + Tolosa Inauteriak + Agenda

Erreportaje nagusian Sega Sound Killers taldea ezagutuko dugu argitaratu duten 'Dolu' disko berria aitzaki. Rock eszenatik datozen lau musikariek osatzen dute banda, hori bai, honakoan giro elektronikoetan. Historia kontatzen duten abestiak sailean Kortatu taldearen 'Tolosa Inauteriak' kantaren nondik norakoak ezagutuko ditugu, ihauteri giroetan murgilduak gauden honetan. Amaitzeko asteburuko musika agendari egingo diogu errepaso.

MusikaZuzenean TB # 169: Wood Strings + Xabier Gallastegi 'Xagu' (Iheskide)

Hemen da MusikaZuzenean TB saioaren 169. atala. Erreportaje nagusian Wood Strings taldea izango da protagonista, kaleratu duten 'Isladak' diskoa aitzaki. Aretxabaleta herrian duten entsegu lokalean egin dugu zita taldekideekin lana ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Xabier Gallastegi 'Xagu' gonbidatu dugu, Iheskide taldeko abeslari eta gitarrajolea. Bere gustuko disko, areto eta taldeak ezagutuko ditugu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image