Image

Musika Zuzenean

Irailaren 16an hasiko da Musika Zuzenean saioaren denboraldi berria!

150. saioarekin hasiko dugu bosgarren urtea, eta aurtengorako ere gauza ederrak prestatzen ari gara Euskal Herriko entsegu lokaletako musika eszena zuen etxeetara eramateko asmoz.

Datorren ostegunetik aurrera, Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean. Bitartean, hemen ikus ditzakezue orain arteko saio guztiak.

Musika Zuzenean TB 4. Denboraldiko Bilduma 4

Uztaileko laugarren eta azken bilduma saio berezi honetan, taldeen entsegu lokaletan izango gara berriz ere, eta bertan grabaturiko kantuak izango dira nagusi. Aste honetan, Ameba, Kyxo, Ibil Bedi eta La Rekba taldeen entsegu lokaletan izango gara. Gainera, saiotik pasa diren taldeen erreportajeen lagin txikiak ikusteko aukera izango duzue ere! Besteak beste, Cobra, Testura, Sorkari, Lepora, Olatz Salvador, Herdoil, LauKatu, Eñaut Elorrieta, Ztah, Kaserna, The Bobby's eta Chill Mafia.

Hona hemen denboraldiko Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

Musika Zuzenean TB 4. DENBORALDIKO BILDUMA 3

Uztailean denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikusteko aukera izango duzue prestatu ditugun lau bilduma saio berezietan. Taldeen entsegu lokaletan grabatu ditugun kantuak izango dira protagonistak saioa hauetan, eta besteak beste, Iheskide, Eneritz Furyak, Addar, Afu, Serge eta Erabatera taldeekin batuko gara!

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran!

MusikaZuzenean TB : 4. DENBORALDIKO BILDUMA - 1a

Pasa den astean amaitu genuen MusikaZuzenean TB saioaren denboraldia Chill Mafiari egindako elkarrizketarekin. Uztailean zehar denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikusteko aukera izango duzue prestatu ditugun lau bilduma saio berezietan. Taldeen entsegu lokaletan grabatu ditugun kantuak izango dira protagonista lehen saio honetan, eta besteak beste, Mihise, Brigade Loco, Hilotz, Aguxtin Alkhat, Raitx, MG Banda eta Ro izango dira protagonistak.

Hemen ikus ditzakezu Musika Zuzenean saio guztiak nahieran. Ez galdu Euskal Herriko musika eszena!

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image