Saio berri honetan Testura egitasmoa ezagutuko dugu, eta horretarako Berriz herriko Kultur Etxean egin dugu hitzordua. Hitz Bitan atalean, berriz, Skakeitan taldeko Aitor Valcarlosen gustuko diskoen, aretoen eta kantuen berri izango dugu!
Lehen erreportajea osatzeko Lapurpiko Itsasu herrian izan gara, eta bertan Aguxtin Alkhat abeslaria genuen zain argitaratu berri duen "Hutsaren Hatsa" disko berria besapean. Hitz Bitan atalean Enrikko Rubiños bateria jotzailea ezagutuko dugu, urteak atzera Vendetta taldean aritua, eta egun La Topadora taldean murgildua
Hemen da Musika Zuzenean Telebista saioaren 112. atala.
Erreportaje honetan MIHISE taldea ezagutuko dugu. Hotzikara taldearen garapena bezala sortzen da banda, eta dagoeneko kalean dute taldearen iraupen luzeko lehen diskoa. "Kronika@" ezagutzeko bildu gara Antton, Mikel eta Beñatekin.
Lehen erreportajean HILOTZ taldea ezagutuko dugu metal girotan datorren hiruko gipuzkoarra. Albisteen atalean Gernikako Trinkete antitxoakoaren itxieraz ariko gara, eta Hitz Bitan atalean Iñigo Ozaera ezagutuko dugu, besteak beste Pelax taldeko baxu jotzailea. Aamaitzeko asteburuko kontzertu agenda.!!
Brigade Loco taldea izango da saio honetako protagonista! Bergarako bandak "Amets Bati Lotuta" diskoa kaleratu du eta aitzaki horrekin bildu gara taldekideekin. Hitz Bitan atalean Jon Mortx ezagutuko dugu, Kaotiko eta Stupenda Jones taldeko kidea. Amaitzeko, musika albisteak.
Gaurko saioan bi erreportaje izango ditugu. Lehen erreportajean RAITX egitasmoa ezagutuko dugu eta argitaratu duten "Abereek erantzungo balute" diskoa. Bigarren erreportajean liburu bat izango da protagonista. Patxi Irurzun idazle nafarraren RRV zaporeko "Tratado de Hortografia" lana.
Lehen erreportajea osatzeko Cobra taldeko Haritz Lete eta Ekain Elotza musikariekin egin dugu hitzordua Zarauzko Torreoi ederrean. HITZ BITAN atalean Mocker's taldeko Ritxi Blanco gitarra-jotzailearen gustuen berri izango dugu. Amaitzeko musika albisteak.
Pasaden asteko atalarekin 3. denboraldiaren amaierara iritsi ginen, eta honekin batera oporrak hartzen ditugu iraila bitartean! Trukean denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikus dezakezue, urte osoko lana bi minutu laburrean!
Lehen erreportajean Arima taldea ezagutuko dugu, kaleratu duten "Metamorphosis" diskoa aitzaki hartuta. Bigarrenean, berriz, Anari eta Thalia Zedek musikariek elkarrekin egin duten "Coupages 04" diskoan murgilduko gara.