
Musika Zuzenean
Pasaden astean Durangoko Liburu eta disko azokan izan ginen, eta bertako irudiekin osatu dugu Musika Zuzenean TB saioaren 201 atala. Datorren erreportajean 2022 honetan argitaratu diren diskoak izango dira protagonista, eta bide horretan, musika talde eta musikariekin izan gara.
Musika Zuzenean telebista saioaren 200. ataleko erreportaje nagusian Assata taldea arrasatearra ezagutuko dugu egunotan kaleratu duen 'Oasia' diskoa aitzaki. Hitz Bitan atalera Aitor Garcia de Vicuña musikari gasteiztarra gonbidatu dugu. Urteak atzera Montauk taldean ibili zen, eta egun Mice eta Pasadena taldeeko musikaria da. Bere gustoko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean. Amaitzeko, aurtengo Durangoko Azokan Musika Zuzenean standean izango diren disko zerrenda ezagutuko dugu.
MusikaZuzenean telebista saioaren 199. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Bilbon izan gara. Gari musikariarekin egin dugu hitzordua berriki kaleratu duen 'Zuzenean 2022' diskoa gertitik ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Ibai Verlaine gonbidatu dugu Eh Mertxe! taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen berri eman digu laburrean.
MusikaZuzenean telebista saioaren 198. atalaren lehen erreportajea grabatzeko Eibarren izan gara, Kokein taldearen 'Atomika' disko berria ezagutzeko. Jatsu, Iker, Lete eta Zaloa genituen gure zai. Hitzorduan Ruben falta izan da. Hitz Bitan atalera, berriz, Manex Altuna gonbidatu dugu, Itziarren Semeak taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko disko areto eta musikarin berri eman digu laburrean.
Hitz bitan atalera Jon Gurrutxaga gonbidatu dugu. Urteak atzera Arima Beltza taldeko kidea izan zen, eta gaur egun Bikustik eta Bluebird taldeetan dabil, bere bakarkako bideaz gain. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.