
Musika Zuzenean
Lehen Erreportajea grabatzeko Anboto mendiaren magalera jo dugu. Bertan genituen zain Erabatera taldeko sei kideak argitaratu duten "Izpi Galdua" diskoa besapean. Hitz Bitan atalera, berriz, Balerdi balerdi taldeko Sergio Ibarrola gonbidatu dugu "Zara" bezala ezagunagoa.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko erreportaje nagusian Serge ezagutuko dugu, eta bide batez, berriki kaleratu duen "Leihotik Mundura" (Elkar Diskoetxea) lana. Hitz Bitan atalera, berriz, Irati Arregi gonbidatu dugu, Zazkel taldeko abeslari Bilbotarra. Bere Gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean.
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko erreportaje nagusian ZTAH talde lapurtarra ezagutuko dugu. Metal giro oldarkorretan datorren boskotea da honakoa, "Aska Nazazu" disko berria besapean. Bestetik, Hitz Bitan atalera Jokin Elortza gonbidatu dugu, SeiUrte taldeko gitarra-jole eta abeslaria.
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Eñaut Elorrieta musikaria izango da protagonista.
"Irteera Argiak" (ELKAR diskoetxea) diskoa aitzaki Getariako Cristobal Balentziaga museoan elkartu gara abeslari bizkaitarrarekin. Hitz Bitan atalean Ane Martinez ezagutuko dugu, Anita Parker taldeko abeslari bilbotarra.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran!
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Laukatu taldea ezagutuko dugu. Gernikako taldeak debuteko diskoa grabatu berri du Gaua Estudioetan, eta toki berean egin dugu hitzoruda lauko gaztearekin. Hitz Bitan atalean, berriz, Siroka taldeko Gorka Chamorro bateria-jotzailea izango da protagonista.
Euskal talde gehiago ezagutzeko gogoz? Nahieran ikus ditzakezu Musika Zuzenean saio guztiak.
Lehen erreportajea egiteko iruñeako Jazar gunera gerturatu gara, eta bertan genuen zain Peru Galbete musikaria. Labetik atera berri duen "Nor zara Zu?" diskoa-liburuaz aritu gara luze eta zabal. Hitz Bitan atalean Zea Mays taldeko Asier Basabe bateria jotzailea izan da gonbidatua.
Lehen erreportajea egiteko Iruñea zaharrera joan gara, eta bertan genituen zain Herdoil taldeko kideak, argitaratu berri duten "Inboluzioa" diskoa besapean. Hitz Bitan atalean, berriz, SOFA taldeko Kepa Izeta gonbidatu dugu. Bere gustuko disko, areto, kantu edota musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran hemen!
argirataratu den liburua aitzaki hartuta. Hitz Bitan atalera Josu Ximun gonbidatu dugu, Belako eta Lukiek taldeko gitarra jotzailea. Amaitzeko musika albisteak izango ditugu.