Image

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB #125: Lepora + urko Lareki (Orreaga 778)

Lehen erreportajean Lepora talde gasteiztarra ezagutuko dugu. Musikari beteranoak biltzen dituen banda berria da honakoa, eta dagoeneko kalean dute iraupen luzeko lehen diskoa. Hitz bitan atalean Urko Lareki (Orreaga 778 eta zikin) bateria jotzailerekin egin dugu zita. Amaitzeko musika albisteak.

Hemen dituzue Musika Zuzenean TB saio guztiak!

MusikaZuzenean TB #124: Modus Operandi + Irati Irizar (Mc Onak)

Modus Operandi taldeak disko berria kaleratu du egunoetan, eta "Dantza Gaitezen Hil Arte" (Baga Biga diskoetxea) diskoaz gehiago jakiteko, Gasteiz zaharrean elkartu gara Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslariarekin. Hitz Bitan atalean Irati Irizar ezagutu dugu, Mc Onak taldeko biolin-jolea. Amaitzeko albisteak.

Musika Zuzenean saio guztiak ikus ditzakezue hemen.

MusikaZuzenean TB #123: Kuartz + Arkaitz Biain (Assata)

Lehen erreportajea egiteko Nafarroa Behereko Bastida herrira bidaiatu dugu Kuatrz taldea ezagutzeko. Hitz bitan atalean Arkaitz Biain abeslari arrasatearra ezagutuko dugu. Urteak atzera Anger taldean aritua, Assata taldea abesten du egun. Bukatzeko musika albisteak.

Musika Zuzenean saioa guztiak nahieran hemen!

MusikaZuzenean TB #121: Argizulo ta Beñaranks + Arri (Arkada Social...)

Lehen erreportajean 'Ganbaratik' diskoa ezagutuko dugu, Argizulo kolektiboak eta Beñaranks abeslariak elkarlanean egindako reggae diskoa. Hitz Bitan atalean, berriz, Arkada Social, Des-Kontrol eta Never Surrender taldeetako Arri izango dugu gonbidatu. Amaitzeko, musika albisteak izango ditugu.

Hemen ikus ditzakezue Musika Zuzenean saio guztiak, nahieran

MusikaZuzenean TB #120: RO + Pello Gorrotxategi ( Esne Beltza)

Lehen erreportajean RO taldea ezagutuko dugu. Musikalki post rock giro instrumentaletan datorren talde azkoitiarra da honakoa. Bertako Matadeixen egin dugu hitzordua taldearekin, musika askea sortzen den gune askean. Hitz Bitan atalean Pello Gorrotxategi izango dugu gurekin. Esne Beltza taldeko teklatu jolearen gustuko disko, areto, edo kantuen berri izango dugu laburrean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image