MusikaZuzenean TB # 165: Telmo Trenor + Nestor Uranga (Tzar, Biruss, Horzdun...)
Musika Zuzenean
Erreportaje nagusian Telmo Trenor musikaria ezagutuko dugu. Elektronika giroko 'Z8rtziko' diskoa kaleratu du disko jartzaile eta produktore donostiarrak eta lan berrian murgiltzeko hitzordua egin dugu bere etxean. Hitz Bitan atalera Nestor Uranga musikaria gonbidatu dugu, Tzar edota Biruss taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean.